ALBISTEAK
Hitzaldia
Kaixo familiak!
Ikastolan guztiontzat interesgarria den gai baten inguruko hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.
Gaia "agresibitatea haurtzaroan dugu" . Hitzaldia Azaroaren 12an arratsaldeko 16.45etan izango da Oktogonoan eta 2 urtetik 8 urteko familiei zuzenduta dago.(HH2-LH2)
Gai hau Iker Amezaga psikologo eta psikomotrizistaren eskutik landuko dugu eta hitzaldiaren iraupena ordu eta laurdenekoa izango da.
OHARRA: Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
Zuekin bertan elkartuko garelakoan, egun ona izan!
ARANTZAZUKO AMA
ZUZENDARITZA TALDEA
ERRIGORA
KAIXO:
Bekak
Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2019-20 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.
EPEA: irailaren 30etik urriaren 29ra.
Beka eta diru-laguntzen zenbatekoak eta motak, eta ekonomia-baldintzak ikusteko klikatu hemen.
Parketarrak
Guraso agurgarriak,
Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak, Martuteneko euskara batzordeak eta Urtxintxak “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri dugu martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, irailak 25, urriak 2, 9, 16, 23 eta 30 egunetan, Urtxintxako jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Martutene parkean (ikastola ondoan) jolas saioak burutuko dira.
Hau da aurrera eramango den programa:
ZABU ZIBU: 17:00-18:00ra; 3-7 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Eguraldi txarra eginez gero, aterpean egingo dugu. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea.
TXIRRINTXON: 18:00-19:00etara; 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Eguraldi txarrarekin aterpean egingo dugu.
*Donostiako beste auzo bateko ordutegiak ikusteko:http://www.urtxintxa.eus/zerbitzu-orrialdeak/parketarrak/ Anima zaitezte! Bertan egongo gara zuen zain!