ALBISTEAK

Eskolen aldi baterako etetearen luzapena

       Eskolaren aldi baterako etetea, beste abisu bat eman arte luzatzen dela ohartarazi

du sailburuak, beraz informazioa helarazten joango gatzaizue.

 

Jarraian, gaur sailburuak bidalitako idatzia irakurri daiteke.

 

Guraso laguna

  Azaroan guraso laguna egitasmoa martxan jarri genuen familiekin, gaztelekuan, asteazkenetan 16:45 etatik 17:45 etara. Guraso talde bat elkartzen da bertan eta ekintza ezberdinak aurrera eramaten dituzte euskara praktikatu ahal izateko.

 

Derrigorrezkoa da euskaraz jakitea? EZ.

 

Bere seme-alabekin euskarazko tarte bat bizi nahi duen guztiarentzat irekia den ekintza dugu guraso laguna. Euskaraz dakienak euskarari eusteko ardura izango du (eusle), ulertzen duenak baino praktika behar duenak aukera paregabea izango du bertan (praktikaria) eta ez duenak euskara ezagutzen baino jarrera proaktiboa erakutsi nahi duenak ere bere lekua izango du bertan (bihotzgoxo)

 

    Beraz, oraindik taldean ez bazaude, animatu parte hartzera eta bihartik aurrera gerturatu gaztelekura.

 

Klikatu hemen hurrengo saioetako plangintza ikusteko!!

 

Martuteneko haurrak gurekin euskaraz ere bizi nahi dute!

 

IKASLE EUSKALDUN ELEANITZAK HEZTEKO 

PROIEKTUAREN JARRAIPEN BATZORDEA

 
 

Iñauteriak 2020

Kaixo familiak:

Aurtengo inauterien prestaketetan murgilduta gaudelarik ikastolako gaia  ZIRKOA   izango da . Ikuskizun ezin hobeagoa eskeiniko duen Zirko magiko zoragarri hau ikustera gonbidatu nahi zaituztegu, horregatik datorren  ostiralean, hilaren 21ean “AMETSEN ZIRKOA ”k emango duen emanaldia ikusteko aukera izango duzue ikastolako gimnasioan arratsaldeko 15:15etan.

Ikuskizun honetan ondorengo artistak prestaturiko emanaldia bizi ahal izango duzue :

  • Ekilibristak LH1 mailako ikasleen eskutik
  • Zirkorrika (LH 5)mailako ikasleen eskutik
  • Indartsuak (5 urte)mailako ikasleen eskutik
  • Animaliak (2+3+4 urtekoak)mailako ikasleen eskutik
  • Musikariak (LH 3)mailako ikasleen eskutik
  • Pailazoak (LH 4 A+B)mailako ikasleen eskutik
  • Magoak (LH 2)mailako ikasleen eskutik
  • Akrobata /patinatzaileak(LH6 A+B)mailako ikasleen eskutik