ALBISTEAK

Hitzaldia

Kaixo familiak!

 

Ikastolan guztiontzat interesgarria  den gai baten inguruko hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu. 

Gaia "agresibitatea haurtzaroan dugu" . Hitzaldia Azaroaren 12an arratsaldeko  16.45etan izango da Oktogonoan eta 2 urtetik 8 urteko familiei zuzenduta dago.(HH2-LH2)

Gai hau Iker Amezaga psikologo eta psikomotrizistaren eskutik landuko dugu eta hitzaldiaren iraupena ordu eta laurdenekoa izango da.

 

OHARRA: Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

 

Zuekin bertan elkartuko garelakoan, egun ona izan!

 

 

ARANTZAZUKO AMA

ZUZENDARITZA TALDEA

 

ERRIGORA

 

 KAIXO:

 
"NAFARROA HEGOALDEKO UZTA EUSKARARI PUZKA"  abian da beste behin ere, zazpigarren ikasturtea dugu hau. 
Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskarak aurrera egin dezan, egin ezazue zuen eskaera.
 
Aupa Zuek!
Saskiak eskatzeko epea: Urriaren 30 - Azaroaren 20ra bitarte izango dela.
                                         Azaroaren 21ean saski kopurua eskatuko dizuegu.
 
Atxikiturik kanpainako kartela eta bideoa!
 
Ondo izan! 
 
 

Bekak

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2019-20 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.

EPEA: irailaren 30etik urriaren 29ra.

Beka eta diru-laguntzen zenbatekoak eta motak, eta ekonomia-baldintzak ikusteko klikatu hemen.

Parketarrak

Guraso agurgarriak,

 

Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak, Martuteneko euskara batzordeak eta Urtxintxak “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri dugu martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, irailak 25, urriak 2, 9, 16, 23 eta 30 egunetan, Urtxintxako jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Martutene parkean (ikastola ondoan) jolas saioak burutuko dira.

 

Hau da aurrera eramango den programa:

 

ZABU ZIBU: 17:00-18:00ra; 3-7 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Eguraldi txarra eginez gero, aterpean egingo dugu. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea.

 

TXIRRINTXON: 18:00-19:00etara; 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Eguraldi txarrarekin aterpean egingo dugu.

 

*Donostiako beste auzo bateko ordutegiak ikusteko:http://www.urtxintxa.eus/zerbitzu-orrialdeak/parketarrak/ Anima zaitezte! Bertan egongo gara zuen zain!