Gobierno Vasco

IKT heldutasun eredua

 

Jakintzaren gizarte berriak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) aldaketa handia eragin dute pertsonen prestakuntza-beharretan. Eta hori hezkuntza-prozesuan islatu behar da: IKTak hezkuntza iraunkorreko funtsezko tresnak dira ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat.


Alde batetik, hezkuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide digitalak erabat aprobetxatzea eta, bestetik, herritarrak prestatzea dira helburuak.




Horretarako, ikastetxeetako prozesu pedagogikoetan eta administratiboetan IKTak txertatzea sustatu behar da, bai eta ekintza guztien koordinazioa eta koherentzia bermatu ere.


2013-14 ikasturtean IKT-n heldutasun maila ertainaren akreditazioa lortu ondoren, ikasturte honetan berriro ere “IKT IKASTETXE EREDUA” proiektuan murgilduta gaude. Arantzazuko Ama Lhik, 2015-16 ikasturtearen bukaeran, maila aurreratua lortu nahi du. Helburu hori duela, lan egiten ari da ikastetxeko hainbat administrazio prozesuen digitalizazioarekin, baliabide eta azpiegiturak hobetzearekin eta ikas-komunitatea osatzen duten pertsonen formazioarekin.


 

© Arantzazuko Ama Ikastola
Telefonoa: 943470235 | Telefonoa: 943457754 | Fax: 943458854 | 013520aa@hezkuntza.net 012360aa@hezkuntza.net