Gobierno Vasco

Agenda 21

Eskolako Agenda 21 (EA21) ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa da, komunitatearen partaidetzan oinarritzen dena, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen duena.

Ikasturtez ikasturte, gai bat jorratzen da eskualdeka (Donostialdea), eta berau, txertaketa curricularrean amaitzen da, hau honela, ikasturtez ikasturte, jasangarritasuneruntz urrats berri bat emanez.

Une honetan, EA21 programaren barnean, egitasmo desberdinak daude martxan geurean, hona hemen horiek:

  • EA21 IKASTURTEKO GAIA: AZTARNA EKOLOGIKOA

  • Ikasturtero, gai bat jorratzen da eskualdeka (Donostialdea), eta berau, txertaketa curricularrean amaitzen da, hau honela, ikasturtez ikasturte, jasangarritasunerantz urrats berri bat emanez.
 
  • Honako egitasmoak txertatu ditugu maila/zikloka:
 
  • Ikasturtero, gai bat jorratzen da eskualdeka (Donostialdea), eta berau, txertaketa curricularrean amaitzen da, hau honela, ikasturtez ikasturte, jasangarritasunerantz urrats berri bat emanez.

 

  • Honako egitasmoak txertatu ditugu maila/zikloka:
  • HH3-4: eskola baratza eta  urteko gaia. 
  • HH5: eskola baratza  eta urteko gaia.
  • LH1: bide hezkuntza, eskola baratza, hondakinen kudeaketa,urteko gaia, patruila berdea.

  • LH2: bide hezkuntza, eskola baratza, hondakinen kudeaketa, eskola konposta, urteko gaia, patruila berdea.
  • LH3: bide hezkuntza, eskola baratza , hondakinen kudeaketa, urteko gaia, eskola konpostaren transmisioa, patruila berdea eta asteko koadroaren osaketa.
  • LH4: bide hezkuntza, eskola baratza, hondakinen kudeaketa,urteko gaia, patruila berdea.

  • LH5: bide hezkuntza, eskola baratza, hondakinen kudeaketa, urteko gaia, patruila berdea, plastikoaren ontzien ardura,ingurumen Batzordea.

  • LH6: bide hezkuntza, eskola baratza, hondakinen kudeaketa,urteko gaia, patruila berdearen arduradunak , ingurumen Batzordea.

Proiektuaren tutoritza IZADI 21egingo du, Nagore Unaue izango da arduraduna.

  • TXOKO BERDEA ETA WEB GUNEA
 

Ikasturte honetan, ikasleekin egiten dugun lanaren isla izango den txokoa, eraikin handiaren sarreran kokatua dago.. Bertan, ikasleek egindako jasoketa eta iritsitako ondorioak bilduko ditugu, baita beste egitasmotxoen nondik norakoak azaldu.

Honekin batera, EA21 egitasmoa, komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta hemen, ezinbestekoa da gurasoen partaidetza. Bide hau jorratzeke dugunez, ikasturte honetan ere, web gunearen bidez, gurasoei egiten dugun lana zabalduko zaie.

  • PATRUILA BERDEA 
 

Proiektua honetan, ikasleen parte hartzea &percent;100 da eta oso gustura parte hartzen dute!

Ikastolan sortzen den hondakinen inguruko erreflexioa egiteko lan talde malgu eta dinamikoa da, bertan, hondakinen sailkapen egokia egiten ote den, patioaren eta eskolako beste espazioen garbitasuna zaintzen da, eta ikastolan aldaketak proposatzeko gunea da.

Ikasturte honetan, aurreko ikasturteko  antolaketarekin jarraituko da. Patruila Berdeko (PB) behin betiko kideak LH6 ikasleak izango dira, eta gainerako ikasmailetako kideak, txandaka ibiliko dira parte hartzen.LH3.mailako ikasleak , astelehenetan, gelaz gela pasatzen dira aste horretarako patruila berdeko kideen zerrenda osatzeko.LH6ko 2 ikaslez osatutako lantalde finkoa izan da eta egunero, beste mailetako kideek parte hartuko dute. Beste ikasmailetakoak, 2 kide izango direlarik ere. Orotara 4 lagunez osatutako asteroko Patruila Berdea izango dugu.

  • ESKOLA BARATZA
 

Agenda 21 eko kideek orientabideak emango dizkiete tutoreei eta gela bakoitza bere eremuaz arduratuko da.

Udatik bueltan txukunketa lanak egin behar izan dira baratzean eta antolaketa berria egiten ari gara. Gurasoei laguntza eskatu zaie eta hurrengo egunetan baratza atontzen lagunduko digute. Negutegiak jartzen saiatuko gara baratzean. LH2 mailako ikasleek egindako “Intsektu hotelak” ere. Iaz ere, “Txori kabia”ri kokapen berria aurkitzen saiatuko gara, aurrez kokaturik zegoen zuhaitza moztu zelako. Bi gereziondo berri landutako ditugu neguan.


 

© Arantzazuko Ama Ikastola
Telefonoa: 943470235 | 013520aa@hezkuntza.net