Gobierno Vasco

Bertsolaritza

"Gu ere bertsotan" proiektua, ikastetxeetan, ikas orduetan bertsolaritza lantzeko proiektua da.

Euskal Herri mailan garatzen den proiektua da, 5. eta 6.mailako 20.532 haur eta gaztetxok lantzen dute dute bertsolaritza ikastetxeetan. Proiektuaren oinarri pedagogikoa Bertsolaritzaren curriculuma Lehen Hezkuntza (Oiartzun:  Lanku  S.L, 2008) lanean biltzen da eta bertan jasotzen ditu bertsolaritzaren ikastetxetako lanketak haurren garapenari begira dituen helburuak, hauei loturiko edukiak, metodologia zein ebaluazio irizpideak. “Gu ere bertsotan” proiektuaz, hala, bertsolaritza ikuspegi globalizatzaile batetik planteatuta, 4 arlo lantzen dira: Hizkuntza, Kultura, Musika (ahotsa) eta Trebetasun Pertsonalak eta Sozialak.

 

 

© Arantzazuko Ama Ikastola
Telefonoa: 943470235 | Telefonoa: 943457754 | Fax: 943458854 | 013520aa@hezkuntza.net 012360aa@hezkuntza.net