Gobierno Vasco

Bide hezkuntza

Donostia itsasoak mugatuta dagoenez, joan den mendean eragozpen handia izan zuen hiri-mugikortasuna garatzeko; baina horrek eragin du antzeko beste herri batzuetan baino lehenago finkatzea beste mugikortasun modu modernoago batzuk eta norberaren ibilgailura hain atxikita ez daudenak. Modu berri horiek beste arazo bat sortzen ari dira, eta arazo hori hartzen dugu oinarri gisa landu beharreko helburuak ezartzeko.

Helburua zera da, ikasleek Lehen Hezkuntza bukatzen dutenean behar adinako gaitasuna izatea hirian barrena modu autonomoan ibiltzeko, betiere oinezkoen portaera azpimarratuz (8-9 urte), eta bizikletaren erabiltzaile diren aldetik (10-12 urte).
Bestalde, bigarren hezkuntzarako hasi berri dugun programan garrantzi handiagoa ematen zaio jarreren alderdiari, eta, horretarako, hainbat saio diseinatu ditugu eta saio horietan talde-presioa lantzen da.

Informazio gehiago:

http://www.donostia.eus/info/ciudadano/guardia_municipal.nsf/vowebContenidosId/NT000009C2?OpenDocument&idioma=eus&id=A336670344276&cat=Educaci&percent;F3n&percent;20Vial&doc=D

© Arantzazuko Ama Ikastola
Telefonoa: 943470235 | Telefonoa: 943457754 | Fax: 943458854 | 013520aa@hezkuntza.net 012360aa@hezkuntza.net