Gobierno Vasco

Eskola bidea

Eskolako bidea” izeneko ekimenaren helburua, neska-mutikoak eskolara oinez eta beren kasa, hau da, helduen laguntza beharrik gabe, bide seguru batetik joateko modua sustatu eta erraztea da.

 “Eskola Bidea” ekimenarekin lortu nahi dena gure ikasleei ikastetxeko bidea oinez  eta beren kasa egiteko modua bermatzea da. Era horrek, besteak beste, esan nahi du gure auzoko neska-mutikoek aukera izan behar dutela, gizaki arduratsu gisa prestatzeko eta gero eta autonomia  maila handiagoa lortzeko.

 Lorpen guztiek gure auzoa leku “bizigarriago bat egiten lagunduko dute, jakinik betiere “haurrentzat seguruago den auzo bat, halaxe izango dela helduentzat ere”.


http://bidehezkuntzadonostia.blogspot.com.es/

 

© Arantzazuko Ama Ikastola
Telefonoa: 943470235 | Telefonoa: 943457754 | Fax: 943458854 | 013520aa@hezkuntza.net 012360aa@hezkuntza.net