Gobierno Vasco

Ikastolaren historia

1968.urtean sortua,betidanik Martutene,Loiola,Astigarraga eta Ergobiako ikastola izan da. Hasiera batean, auzo bakoitzak bere ikastola txikia izan zuen, horrela, Martutenen, Loiolan, Astigarragan  eta Ergobian Ikastola txiki bana eratu ziren. 1972. urtean denak bat eginez, Arantzazuko Ama Ikastola sortu zuten.


Aurreneko urte zail haietan ugariak izan ziren bidean topatutako oztopoak baina baita aurrera egiteko guraso eta irakasleen gogo, ilusio eta lanak. Hasiera batean Eskolaurreak eta OHOko aurreneko 5 mailak emateari ekin zion Ikastolak eta Donostiako beste 4 ikastolekin batera, Lizeo bat sortzea erabaki zuen: Jose Miguel Barandiaran Lizeoa.

1973. urtean Ikastolaren etorkizuna nolabait ziurtatu zuen gertaera garrantzitsu bat izan zen; Victor Amundarain izeneko Martutenearrak, argazkian ikusten den Villa Pilar musutruk eman baitzion Ikastolari, bertan, Oinarizko Hezkuntza Orokorra (OHO) koka zedin.


Ikastolak Ikasleriaren gorakada nabarmena jaso zuen 80. hamarkadan eta OHOko goi zikloa emateari ekin zion, (6., 7. eta 8. mailak) horrela O.H.O. osorik ematen hasi zen. Jose Miguel Barandiaran Lizeoa, berriz, BBB eta UBI ikasketak emateko egokitu zen.


1973tik 1993ra, hogei ikasturtez, Villa Pilarren  kokatu ziren Arantzazuko Ama Ikastolako oinarriak baina, ikasle guztientzako lekurik ezean, han eta hemen sakabanaturik beste zenbait egoitza ere erabili behar izan ziren: Agustinoen Etxea, Txomin San Sebastian Astigarragako eskola, Martuteneko Pedro Jose Irastorzaren egoitza  e.a.


1993.urteko maiatzean ostintzeko ikastola guztiek bezalaxe,sare pribatuan jarraitzeko edota sare publikoan sartzeko aukera eta obligazioa izan genuen;beraz,ikastolako guraso eta langilegoaren Asanblada Orokorrean bilduz, sare publikoan sartzea erabaki genuen. 1994.martxoak 1 etik aurrera ikastolaren titularitatea Administraritzaren (Eusko Jaurlaritzaren) esku gelditu zen,juridikoki ikastola publiko bihurtuz.


Egun ikastolak  egoitza bakarra du Martutenen. Martutene eta Loiolako Haur eta Lehen Hezkuntzaz gain Arantzazuko Ama Bigarren Hezkuntzako Institutua ere kokatzen da, bertan, bai Martutene-Loiola eta bai Astigarragako ikasleak elkarrekin eskolatzen direlarik.

© Arantzazuko Ama Ikastola
Telefonoa: 943470235 | Telefonoa: 943457754 | Fax: 943458854 | 013520aa@hezkuntza.net 012360aa@hezkuntza.net