Gobierno Vasco

BERRIAK

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an, astelehenean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Goizean, 9:00 etan ikasleen pelikula desberdinak ikusiko dituzte eta 10:30 aldera patioan elkartuko gara hainbat jolas egiteko.

15:00etan ikasleak eta irakasleak psikogelan elkartuko gara  eta azaroan zehar prestatutako antzerki eta abestien ekitaldiari hasiera emango diogu.

Programa osoa ikusi nahi izanez gero sakatu hemen.

EUSKARALDIA

 


                                                      

 

2018-19 ikasturte hasiera

Ikasleek, irailaren 7an, ikasturte berriari emango diote hasiera. Hilaren 12 arte, klaseak goizeko ordutegian izango dira, 09:00etatik 13:00etara, 2 urteko ikasleak izan ezik, egokitzapena egingo dutelako.

Ikasturteko egutegia  kontsulta ditzakezue.

Ikasturte hasierako bilerak.

Laster arte!

Baratzeko zuhaitzak

       Orain dela 40 urtetik baratzean  zeuden 2 zuhaitz, gaixo zeudela eta, mozteko beharra ikusi zuten Donostiako Udaleko ingurumen teknikoek.

    Ostegunean,  goizeko 9:30 etan Udaleko langileak etorri ziren zuhaitzak moztera. Hau honela, Ingurumen batzordekoek Asteazkenean zuhaitzei agurra egitea proposatu ziguten eta bertako irudiak jarraian ikus ditzazkezue. Sakatu hemen.

  

RSS

© Arantzazuko Ama Ikastola
Telefonoa: 943470235 | 013520aa@hezkuntza.net