Gobierno Vasco

BERRIAK

Badatoz Olentzero eta Mari Domingi

  Datorren osteguna hilaren 20ean goizez,  Mari Domingi eta  Olentzero etorriko zaizkigu bisitan Ikastolara eta beti bezala ongi etorri beroa eskaintzen saiatuko gara.
      Ikasleak euskal jantziekin jantzita etorri behar dute.
      Gurasoak ere gonbidatuta zaudete. Jakin ezazue festa 11:00etan zubian hasiko dela.
      OHARRAK:

 

OKTOGONOan, ikasle guztiak beheko soilaruan kokatuko dira, beraz, familiei eskatzen dizuegu, goiko soilairuan kokatzea  (2 urteko gurasoak izan ezik) guztien antolaketa egoki bat izate a aldera.

 

  • Jangelako zerbitzua erabili behar duzuenok, gogoratu 14:00etan bukatzen dela!

 

  • Etxera bazkaltzera doazenak 2+3+4 urte 12:00etan irtengo dira  eta 5 urtetik 6.mailara 13:00etan!

 


Gogoratu OENTZERO eta MARI DOMINGIren ONGI ETORRIAN, ikasleek lehentasuna daukatela!

 

Mila esker zuen kolaboraziagatik.

 


Besterik ez, gogoratu ostegunean oporrak hartuko ditugula:
GABONAK ONDO IGARO eta URTE BERRI ON!

 


 


 


 

 

San Tomas azoka

 
 

     Datorren larunbatak 15, San Tomas Azoka ospatuko dugu eskolan. Ekintza guztiak, patio haundian egingo dira eta ikasleek egindako lan desberdinak ikustera etortzera animatzen zaituztegu.

     Egitarau osoa ikusteko. Klikatu hemen.

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an, astelehenean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Goizean, 9:00 etan ikasleen pelikula desberdinak ikusiko dituzte eta 10:30 aldera patioan elkartuko gara hainbat jolas egiteko.

15:00etan ikasleak eta irakasleak psikogelan elkartuko gara  eta azaroan zehar prestatutako antzerki eta abestien ekitaldiari hasiera emango diogu.

Programa osoa ikusi nahi izanez gero sakatu hemen.

EUSKARALDIA

 


                                                      

 

2018-19 ikasturte hasiera

Ikasleek, irailaren 7an, ikasturte berriari emango diote hasiera. Hilaren 12 arte, klaseak goizeko ordutegian izango dira, 09:00etatik 13:00etara, 2 urteko ikasleak izan ezik, egokitzapena egingo dutelako.

Ikasturteko egutegia  kontsulta ditzakezue.

Ikasturte hasierako bilerak.

Laster arte!

  

RSS

© Arantzazuko Ama Ikastola
Telefonoa: 943470235 | 013520aa@hezkuntza.net