Gobierno Vasco

BERRIAK

Hizkuntza proiektua

 

                                                                                                             

 Kaixo familiak!

 

Ikastolan eta auzoan aurrera eramaten ari garen euskara proiektu integrala (IEE) dela eta,  zuen familietan dituzuen

 

hizkuntza ohituren ezagutzak jaso ondoren zuekin bildu nahi dugu. Izan ere, ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko,

 

besteak beste, gurasoen parte hartzea eta inplikazioa ezinbestekoa da. Zuengandik jaso dugun nahia da gure ikasleak diren zuen seme-alabak Ikasle euskaldun eleanitzak izatea eta horretarako euskarak lehentasuna duela ulertzea garrantzitsua da,ikasleen euskalduntzea ez delako soilik ikastetxe barruan lortzen.

 

Hori dela eta, zuekin saio bat egin nahi dugu,  SAIOAREN HELBURUA, etorkizuneko proposamenak eta konpromisoak lantzea da. Oso garrantzitsua da zuek gurasoak saio horietan parte hartzea, zuekin zuen desio hauek nola gauzatu ditzakegun lantzen hasteko .

 

Bilerak egun honetan izango da:

 

Maiatzaren 13an astelehena. Arratsaldeko 16:45etatik 18:00etara, ikastolako  E gelan, Saio hau irauten duten bitartean, haurtzaindegi-zerbitzua egongo da.

Oporretan euskaraz

Kaixo:

 


Mezu honen bitartez gogorarazten dizuet aurtengo Oporretan euskaraz udaleku irekietan izena emateko epea laster zabalduko dela, maiatzaren 2tik 10era izango da hain zuzen. 

 


Informazio osoa eta internetez izena emateko klikatu hemen.

 

KORRIKA 2019

 

Apirilaren 4an abiatuko da Garesetik 21.KORRIKA eta Gasteizen bukatuko da apirilaren 14an, 11 egun guzti horietan, gelditu gabe, Euskal Herrian zehar ibiliz. Korrika honen leloa KLIKA izango da. Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea, hautua egitea. Hautua euskara ikastea, erabiltzea, inplikatzea, jauzia ematea.

 


Apirilaren 12an, ostiralean,gure ikastolan, Korrika txikia 15:15ean ospatuko dugu.

 

Jarraian informazio gehiago duzue ikusgai. Klikatu hemen!!

 

 

 

Ondo pasa!!!

 

GREBA DEIALDIA

Kaixo Familiak!
Honakoaren bidez jakinarazten dizuegu,mugimendu feministak Martxoaren 8rako luzatu duen greba deialdiarekin ikastolako irakasle (gizonezkoak barne), hezitzaile eta jangelako begiraleen &percent;92ak bat egiten dugula.


Besterik gabe, jaso ezazue gure agurra.

San Sebastian eguna 2019

URTARRILAREN 18AN, OSTIRALEAN, San Sebastian eguna ospatuko dugu danborra joaz, eta horretarako ikasleak txuriz , txuri urdinez edo urketariz (euskal jantzia) jantzita etorri behar dutela ikastolara.

    Gurasoak gonbidatuta zaudete arratsaldeko 15:00etatik aurrera jolastokian hasi, auzoan kalez-kale jarraitu, eta, azkenik, oktogono aurreko parkean  amaituko dugun danborradara.
Oktogonoko ikasleak ez dira kalez-kale aterako.

    Eguraldi txarra egingo balu, danborrada 15:45etara atzeratuko genuke. Eraikuntza handiko patio estalian ikasle guztiekin elkartu (txikiak ere bai), eta bertan joko genuke, kalez-kale atera gabe.

    Besterik ez, izan ondo!

OHARRA:Auzoan, kalez-kale danborra jotzen ari garela, ikasleekiko distantzia mantentzea eskertuko genizueke, ikasleak lasaitasunez jotzen joan daitezen.

Argazki desberdinak ikusteko, klikatu hemen.

  

RSS

© Arantzazuko Ama Ikastola
Telefonoa: 943470235 | 013520aa@hezkuntza.net