Gobierno Vasco

Donostikako eskoletako zuzendarien agiria.

Donostiako ikastetxeak

Hezkuntza saila

Sindikatuak

Hezkuntza elkarteak

 

Egun hauetan jaso dugu ikastetxeetan 2016-2017 ikasturteari aurre egiteko izango dugun giza baliabideen zerrenda (LZ) .

Jaso duguna ikusirik Donostiako eskola publikoetako zuzendariak elkartu gara gaurko egunez, eta bertan, bizi dugun egoera eta horrek sortzen digun kezka larria zuei guztioi helaraztea erabaki dugu.

Eskola publikoak dituen erronkak handiak dira, eta gu horiei aurre egiten saiatzen gara gure egunerokotasunean.

Hala ere, ezinezkoa zaigu erronka hauei modu egokian aurre egitea ikastetxeetara heldutako baliabideek ez dutelako bat egiten bizi dugun errealitatearekin:

-          Digitalizazioa helburu izanik, ikastetxe bakoitzean lan horretarako finkoa izango den lanpostua beharrezko dugu. Gaur egun ez dugu guztietan.

-          Era guztietako aniztasunari erantzuteko, irizpide argiak jarraituz lan egingo duen talde egonkorra behar dugu ikastetxeetan. Aholkulariak, logopedak, PTak, hezitzaileak falta ditugu.

-          Kudeaketa administratiborako langileak behar ditugu ikastetxe guztietan. Guztietan diogu.

-          Liburutegiak: ditugun giza baliabideak kendu dizkigute, beraz baliabide eraginkor hau desagertu egingo da. Ondorioz, lanpostu hau ere ikastetxe guztietan behar dugu.

Azken finean, idatzi honen bidez eskatzen duguna  erakunde publikoek irakaskuntza publikoa benetan zaintzea.

Eta hau azaltzeko, gizarteari eskola publikoaren egoeraren berri emateko, prentsaurrekoa emango dugu.

Ikastetxeak: Aiete, Aitor, Altza San Jose, Amara Berri, Amasorrain, Arantzazuko Ama, Astigarraga, Herrera, IBT-CRI Donostia, Igeldo, Intxaurrondo Hegoa, Intxaurrondo Ikastola, Ikasbide, Jakintza, Katalin Erauso, Lauaizeta, Mendiola, Orixe ,  Zubiri-Manteo,  Zuhaizti.

DONOSTIAN, 2016.eko ekainaren 2an

Arantzazuko Ama Ikastolako langileak LOMCE ren aurka

Gure ekimenen argazki batzuk



..
Murrizketa eta LOMCE ren aurkako kalejira. Apirilak 20




.
Gure ekimenekin egindako bideo muntaia




Murrizketen aurkako bertsoa. MARTUTENeko langileak




Murrizketen aurkako bertsoa. ASTIGARRAGAko langileak



Informazio gehiago jasotzeko blog interesgarriak

© Arantzazuko Ama Ikastola
Telefonoa: 943470235 | Telefonoa: 943457754 | Fax: 943458854 | 013520aa@hezkuntza.net 012360aa@hezkuntza.net