Gobierno Vasco

Euskara normalkuntza

 “Ikastolako helburu izango da bertan eskolatzen diren haurrei euskarazko irakaskuntza ziurtatu eta ama  hizkuntza erdara dutenak euskalduntzea.

Gure ingurunean bizi dugun euskararen egoera diglosikoa kontuan izanik, ikastolaren helburu izango da eskola barrura begira egoera diglosiko hori inbertitzea, horrek euskararen  aurrean, jarrera aktibo bat eskatzen baitio ikastolari .

 

Normalkuntza Batzordea eratu egin da egoitza eta etapa guztien ordezkaritza bermatzeko helburuz eta honakoak izango dira bertako kideak:

HNT:Larraitz Mendizabal,Virigina Jaka eta Nagore Zubillaga,

Batzordekideak:

Batzordea astelehenero bilduko da goizeko 11:00etatik 12:00etarako tartean eta astearteroko Informazio bilerara bideratuko ditu bere erabaki eta proposamenak.

 

Diseinatutako normalkuntza proiektua izango da oinarri eta honakoak helburuak erdiesteko burutuko diren ekintzak ekintzak:

 

* Euskaraz Mintza proiektua: Jolasgaraietan bi monitoreen laguntzaz (Bata Astigarragan eta Martutenen bestea) Euskaren erabilera sustatzeko ahaleginean jarraituko dugu.

* Ikasleekin ikaslaguna proiektua aurrera eramango Arantzazuko Ama Ikastolan sortutako egitasmo bat da, 2008 urtean. Euskararen normalkuntza batzordetik sortutako ekimena izan zen. Euskararen erabilera indartzeko, adin desberdinetako ikasleen arteko harremanak bultzatu eta ekintza erakargarriak egitea da asmo nagusia.

      Berdinen arteko (eta adin desberdineko) ikasleen arteko elkar-ezagutza, elkar-lana bultzatzea

¿     Elkarbizitza bultzatzea

¿     Euskararen erabilera indartzea, gustukoak dituzten jardueretan.

¿     Ikasle arduratsuak sortzea, harreman orekatuak izatea

¿     Komunikazio bideak sortze

* Gurasoentzako sentsibilizazioa: Euskararen erabilerarako aholku bateria H.H.4, L.H.1 eta L.H.3. mailetako urriko guraso  bileretan.

* Gurasoentzako Euskara klaseen eskaintza irailean.

* Jolas ikastaroaren eskaintza :

* 2/3 eta 4/5 urtekoei ikastolan erabili ohi diren kanten CD grabazioa emango zaie.

* Tinko Euskara Zine aretora emanaldietan parte hartuko dugu.

* Hizkuntza aukera: Ohar guztiak norberak aukeratutako hizkuntzan bidaliko ditugula bermatuko dugu.

* Ikastolako langileak, gurasoak eta ikasleak euskararen erabilera areagotzeko garrantziaz sentsibilizatzea: Euskararen eguna eta Korrika baliatuko ditugu helburu hori erdiesteko. .

* Euskara normalizatzeko gizartea egiten ari den ahaleginetan gure ekarpena egitea eta gizartearen sentsibilizazioa lortzea.

*Hizkuntz politikan adostutako gainontzeko guztiak ere bermatuko dira.

 

Ahozkotasuna eta Bertsolaritza.

 

Ahozko komunikazioa lantzea da proiektu honen helburua, horretarako bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz. Bertsolaritzak hizkuntza normalkuntzan lagun dezake, hizkuntza haur eta gazteen artean prestigiatu eta erabiltzeko motibazio pizgarri izan daitekeelako.

 

Hitzaren bidez egiten den jolasa eta komunikazio ekintza den aldetik, euskal kulturaren adierazgarri arrakastatsua da.

 

Bertsogintzak gainera, ahozko adierazpidea hobetzea, komunikazio estrategia eraginkorrak baliaraztea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen laguntzea eta komunikatzaile onak hezteko beste zenbait ekarpen ekar diezaguke.

 

HELBURUAK:

1.    Curriculumean bertsolaritza txertatuz, ikasleen euskararen erabilpen maila eta kalitatea areagotzea.

2.    Bertsotarako zaletasuna piztea eta bertsogintzari eskolako jardunean funtzionalitatea emanik, zaletuen beharrak eta gogoak elikatzea.

 

Beraz, bertsogintza gure Hezkuntza Proiektuan jasotako helburuak bermatzeko tresna ezin hobea da.

 

Bertsozale Elkartearen eskutik bi Udalen diru laguntzei esker, bertsolari-irakasleak,  hamabostean behin ikastolara etorri eta ikastalde bakoitzari ordu beteko saioa eskainiko diete, hurrengo asterako, berriz, hizkuntzako irakasle edota tutoreak gidatu beharko du saioa. Proiektu hau LHko 3. zikloan gauzatzen da (5. eta 6. mailetan).

© Arantzazuko Ama Ikastola
Telefonoa: 943470235 | Telefonoa: 943457754 | Fax: 943458854 | 013520aa@hezkuntza.net 012360aa@hezkuntza.net