Gobierno Vasco

Proiektuka lanean


“ERAKUSTEN BADIDAZU BEGIRATUKO DUT.

 HITZ EGITEN BADIDAZU ENTZUNGO DUT.

            IKERTZEN UZTEN BANAUZU IKASI EGINGO DUT.”  Lao-Tao

 

Proiektuka lana egitea, ikasketa-prozesua aurrera eramateko modu bat da. Orain arte erabilitako modu konpetitibo eta indibidualistaren ordez, taldean norbera bere ikasketa-prozesua eta besteena hobetzeko asmotan, talde lana proposatzen duena.

Ezinbestekoa da taldeak helburu komun bat izatea. Bestalde, talde lanean, norberak bere ardura du eta ulertzen du bere lana nahitaezkoa dela, taldearen arrakasta lortzeko.

Proiektuka lan egitea honako printzipio hauetan sustatzen da:

  • Ikasketa globalizatua
  • Ikasketa-prozesu esanguratsua
  • Ekintza
  • Norberaren berezko motibazioa

Eta honako hau bultzatzen du:

 

  •  Lan erritmo desberdineko errespetua
  • Sakontasun maila desberdinak ahalbideratzen ditu
  • Kooperazioa bultzatzen du
  • Konflikto esanguratsua (kognitiboa, kulturala, afektiboa, taldekoa…)
  • Ikasten ikasten
  • Metodologi aktibo eta parte-hartzailea
  • Ikaslearen aurre ezagutzetatik abiatzen dena
  • Norberak bere ikasketen ibilbidearen (ikasketa-prozesuaren) ardura bultzatzen duena
  • Informazioaren bilaketan trebatzen duena
  • Teknologia berrien ezagutza bultzatzen duena

 Ezaugarriak:

  • Taldekide bakoitzaren ezinbestekoa den ekarpen bat egiten du eta denen esfortzua premiazkoa da.
  • Berdinen arteko interakzioa: Lortu behar duten helburua lortu ahal izateko, taldekide guztiak bestea animatu eta lana errazten diote: bata besteari aholkua eskatzen diote, errekurtsoak konpartitzen dituzte, materialak eta informazioa elkartrukatzen dute, bakoitza ekoizten ari dena komentatzen dute, hobekuntzak proposatzen dira…. Guzti hori, ardura, interes, begirune eta konfiantzazko giro batean.
  • Banakako erantzukizun pertsonala: Norbera bere lanaren ardura du eta taldearen aurrean erantzukizun bat dauka.
  • Pertsona arteko eta gizarte trebetasunak: Ikasleak ondoan dituenak ezagutu eta beraiekiko konfiantza edukitzea, modu zehatzean eta egokian komunikatzea, besteen laguntza onartzea eta aldi berean laguntza eskaintzeko gai izatea eta modu eraikitzaile baten gatazkak konpontzea. Trebetasun horiek irakatsi, saritu, zuzendu eta ikasi egiten dira. Horretarako, eguneroko lanean lantzeaz gain, tutoretzako saioak erabiltzea komenigarria izan daiteke.
  • Talde lanaren ebaluazioa maiz egin behar da, modu honetan okerrak zuzentzeko  eta baita ondo egindakoaz ohartzeko aukera izango dute; lehenengoak zuzendu eta bigarrenak erabiltzen jarraitzeko.

 

Proiektuka lan egiten dugunean, printzipioz, ikasleek, laburbilduz, pauso hauek eman beharko dituzte:

  • Motibazioa eta lortu beharreko helburuaren ezarpena.
  • Gairi buruz zer dakigun eta zer den ikasi behar duguna helburu hori lortzeko.
  • Lana antolatu eta planifikatu.
  • Ikerketa egin eta emaitza ekoiztu.
  • Ikasitakoa azaldu.
  • Ebaluatu.

 

1. Zer da proiektuka lan egitea?

Ikerketan eta konstruktibismoan oinarritzen den metodologia bat da.Irakaslea, ezagutzen igorlea izateari uzten dio eta beste honetan bihurtzen da: gidari, orientatzaile, konfliktoak zirikatzen dituena eta prozesu guztiaren zehar konponbideak aurkitzen lagunduko duena.

 2. Proiektuaren fase desberdinak:

FASEA

GAKO GALDERA

AUKERAKETA

MOTIBAZIOA

Zer dakigu? Zer jakin nahi dugu?

PROPOSAMEN OROKORRA

PLANGINTZA

Zer egin behar dugu arakatzeko?

ANTOLAKETA

GARAPENA

“Egin dezagun”

EBALUAZIOA

Zer moduz joan da?

 1. AUKERAKETA eta MOTIBAZIOA:

 

AUKERAKETA

  • Ikasleak eta irakasleak lanerako gaiak proposatzen dituzte, proposamena argudiatuz. Proposamen guztien inguruko bozketak egiten dira 3 gai besterik geratu arte. Hoien artetik bat aukeratzen delarik.
  • Bestetan irakasleak proposatuko ditu 3-4 gai ikasleak aukeratu dezaten.
  • Gaia aukeratuta dugunean familiei jakin arazi: honela informazioa, materialak… eskuratuko dizkigute.

 

MOTIBAZIOA: Elkarrizketa eta galderak bultzatzea du helburu

  • Euri zaparrada: Zer dakigu gai honen inguruan? Zer jakin nahi dugu?
  • Edo gaiarekin zer ikusia duen irakurketaren bat: ipuin bat, berriren bat… edo bestela, gaiarekin zer ikusia duten irudiak, jolasak…
  • Ondoren, gairi buruz dakitenaren inguruko elkarrizketa sakon bat eginez.
  • Ikasleek esandako guztia jasoko dugu: ondo dagoena, gaizki dagoena, erdizka dakitena... hau izango baita gure abiapuntua.

 2. PLANGINTZA:

IKASLEEKIN GAIA ANTOLATZEN:

  • Informazioaren bilketa: haurrak, familiak eta irakasleak ekarritakoak (liburu, musika, bideoak, marrazkiak, egunkari edo aldizkarietatik ateratakoak, internetetik ateratakoak…) txoko batean jarriko ditugu denak elkarrekin.
  • Informazioaren azterketa: banaka, binaka, talde txikian… egin daiteke.
  • Informazioaren azterketa egin ondoren, sortutako galderei eta interesei (lehendik zeudenak eta informazio gehiago izaterakoan sortuko zaizkien berriak) kontutan izanik, kontzeptu mapa bat edo zerrenda bat osatu.
  • Eskema horretatik abiatuz, lanen banaketa egiten da. Galdera bakoitzaren arabera erabakiko dugu zein den falta den informazioa, nork ekarriko duen, nun bilatu, zer egingo da gero informazio horrekin (jolasa, esperimentu bat, irakurketa, txostena, Power Point,...), non jarriko dugun (pasilloan, blogean, driverren…). Lehen esan bezala, eskema, gelan horma-irudi moduan jartzea komeni da, denek begi bistan eduki dezagun.
  • Informazioaren analisia eta sintesia: Lortutako informazioaren elkar jartzea egin, ideiak konpartitu, informazioa antolatu, ideia nagusiak atera, laburpena egin…
  • Produktuaren ekoizpena: fase honetan, ikasleak ikasi duten hori, hasierako galderari erantzuna emango dion produktuaren ekoizpenari ekingo dio. Oso garrantzitsua da ikasleak, beraiek egindako lana gainbegiratzea eta beharrezkoak diren hobekuntzak egitea.
  • Produktuaren aurkezpena: talde bakoitzak gainontzeko  gelakideei azalduko die egindako ekoizpena eta haserako galderari erantzuna nola eman dioten azalduko dute. Garrantzitsua da azalpena egiteko ongi egituratutako gidoi garbi bat edukitzea, gauzak argi azaltzea eta azalpena egiteko garaian lagunduko dieten beste errekurtsoaz baliatzea (argazki, material, power point, mapak…).
  • Talde guztiek azalpena egin ondoren, haserako galderari erantzuteko talde handian erantzuna aurkitzen saiatuko gara. Batzuetan, kontzeptu mapa bat osatzea izan daiteke edo denen artean ikasitakoaren ondorioak ateratzea…
  • Azkenik, ebaluazioa: aldez aurretik eskuratu diegun errubrika erabiliko dugu. Komeni da ikasleak aldez aurretik jakitea zer dan ebaluatuko duguna, zeri emango diogun garrantzia. Honek beraien buruarekiko kritikoak izaten erakutsiko die eta akatsen inguruko hausnarketara bultzako ditu, hobekuntza sustatuz.
  • Familiak, uneoro, egiten ari garenaren berri izatea komeni da, ahal duten neurrian parte har dezaten.

 IRAKASLEAREN PLANGINTZA:

  • Aurreko guztia egiten ari garen bitartean, irakasleak unitate didaktikoa osatzen joango da: helburuak, edukiak, jarduera posibleak…
  • Ez da komeni helburu edo edukiren bat derrigorrean sartzea oraindik landu ez dugulako. Sartuko ditugunak benetan modu natural batean sar daitezkeenak, soilik, izango dira.
  • Kontutan izan behar dugu, egin dugun plangintzak aldaketak izan ditzakeela haurren edo irakaslearen interesei egokitzeko.

  •  3. GARAPENA:
  •  Proiektua, beharrezkoa den materiala eta pentsatutako jarduerak aurrera eramanez garatuko dugu.
  • Egunero, proiektuarekin hasi aurretik, lana antolatuko dugu: Zer egin dugu? Zertan ari gera? Zer falta zaigu? Ezinbestekoa da, denek jakitea zertan ari garen.
  • Beharrezkoa bada, talde lanaren arauak eta partaideen funtzioak birgogoratuko ditugu.

 4. EBALUAKETA:

  • Hasierako ebaluazio lehenengo fasean egiten da: beraien interesak eta ezagutzak jaso ditugunean.
  • Bitartean planifikatutakoa betetzen ari garela, bakoitza bere funtzioa ondo betetzen ari dela, denbora ondo aprobetxatzen ari direla, errespetuz ari direla, arduratsu ari direla, bukaerako emaitza lortzeko bidean ari direla,taldean parte-hartze ekitatiboa (bidezkoa) ematen ari dela, elkar laguntzen duten, …behatu beharko dugu
  • Bukaeran Ikasitakoarekin kontzeptu  mapa bat osatu, ikasleak landutako gairen zatiaren azterketa prestatu, … Gaiaren bukaerako azken xedea era ebaluatu beharko dugu: egindako txostena, Power Pointa, azalpena… Beti ere, azken ekoizpena egin aurretik, ikasleek jakin behar dute zer den kontutan izango duguna beraien lana ebaluatzeko garaian, hau da, aldez aurretik errubrika eman egin behar diegu, lana egiten ari diren bitartean kontutan izan dezaten. Beharrezkoa ikusten denetan idatzizko edo ahozko froga bat egin daiteke.

Azkenik, goien aipatu bezala, ikasleek norberak bere autoebaluazioa (errubrika) egin beharko du eta baita talde lanaren ebaluazioa.

Irakaslearen autoebaluazioa egitea komenigarria da: zer joan da ondo, zerk ez duen ondo funtzionatu, ze aldaketa egin behar diren (denbora, helburuak, motibazioa, materialak, lortutako emaitza akademikoak, taldekatzeak egokiak izan diren ala ez…) Honek,  proiektua  hurrengorako hobetzeko aukera ematen digu.

 5. IRAUPENA

Proiektu batzuk egun batzuk iraun dezakete eta beste batzuk berriz hainbat aste.

6. PROIEKTU MOTAK:

  • PROIEKTU TEKNOLOGIKOAK:                                                                                                                 Proiektu horien helburua zerbait eraikitzea izaten da., adibidez: eguzki sistema, sukaldaritzako errezetak, makina sinpleak egitea...
  • PROIEKTU ZIENTIFIKO EDO ESPERIMENTALAK                                                                                                   Metodo zientifikoa dute oinarrian: behaketa, esperimentatzea, analizatzea eta ondorioak ateratzea. Adibidez, mineral erakusketa bat egitea, landareen mugimendua behatu, argia ikertu ispiluekin esperimentatzen, …
  • HIRITAR edo SOZIO-DRAMATIKO PROIEKTUAK                                                                                                   Gizartean edo eta naturan ditugun arazoak dituzte oinarrian. Konponbideak proposatu behar dituzte. Adibidez: elikadura osasuntsua, kutsadura, beroketa globala, historia aurreko bizitza…
  • PROIEKTU  NAHASIAK

    Aurreko proiektuetako garapen edo ekintzekin osatutakoak       dira.

 

http://www.cepejido.es/moodle/course/view.php?id=27 Moodle honetan gauza asko ikasteko aukera

 

http://www.eduteka.org/AprendizajePorProyectos.php

 

© Arantzazuko Ama Ikastola
Telefonoa: 943470235 | Telefonoa: 943457754 | Fax: 943458854 | 013520aa@hezkuntza.net 012360aa@hezkuntza.net