Gobierno Vasco

Sare Hezkuntza Gelan

Hezkuntza-berrikuntzako proiektu honek hiru helburu ditu:

1. Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea geletan irakasteko eta ikasteko prozesuan.

2. Irakasteko eta ikasteko prozesuan, indartzea material eta baliabide digitalen elaborazioa, baita geletan haiek erabiltzea ere. Materialak denon eskura izango dira, euskal hezkuntza-sistemaren barruan.

3. Metodologia aldaketarako ikastetxeetan beharko den prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa ematea.

Proiektu honetan parte hartzean ikastetxeak duen helburu nagusia hau da: Lehen Hezkuntzako 2.zikloan irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan material eta baliabide digitalak lantzeari eta horiek ikasgelan erabiltzeari bultzada ematea, baita hori gauzatzeko, prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa bultzatzea.

Bi ikasturteko iraupena izango du. 2016-17 ikasturtean 3. mailako ikasleek, tutoreek eta espezialistek parte hartuko dute. 2017-18 ikasturtean, 4. mailakoak izango dira. Hauez gain, IKT Dinamizatzailea eta zuzendaritzako kide batek ere proiektuari laguntza eskaini eta jarraipena egingo dute. Gainera Klaustro osoarentzako zenbait formakuntza ere izango dira guztiak aurreragorako prest egon daitezen.

Maila bakoitzeko unitate didaktiko bat sortu edo egokituko dira gutxienez, hauetako 5 arlotan: Ingurune, Euskara, Matematika, Gorputz Hezkuntza eta Musika. 

Ikasleekin erabiliko diren dispositiboak Eskola 2.0koez gain, eskolan dauden Chromebook-ak eta ikasle-gurasoen smartphonak izango dira.

Irakasleen formazioari dagokionez, momentu honetan, Berritzeguneak eskaintzen dituen mintegietan parte hartuz gain (IKTak Lehen Hezkuntzan, Ikaskuntza kooperatiboa...), prestakuntza pedagogikoan, eta alde teknologikoari dagokionean, Berritzeguneko “IKT Lehen Hezkuntzan” mintegiaz gain, IKT-ON enpresarekin egingo ditugun aplikazio desberdinen 4 formakuntza saio. Honi gehitu behar diogu proiektuak garatzerakoan sortu daitezkeen formazio behar puntualak.


2016-17 Ikasturtean zehar sortutako materiala

* Lehen hezkuntzako 4. Mailako Euskadi Unitate Didaktikoa

© Arantzazuko Ama Ikastola
Telefonoa: 943470235 | 013520aa@hezkuntza.net